XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lengora joanda, abadeak baretu nai izan eban.

Ezer jakiten ba eban, berak esango eutsala, jakin orduko, zer zan eta abar.

Gero, baretuta, barruko gauzatxoak agertu eutsazan Toba'k.

Bere esanetan gizon potozorri bategaz ezkondu ezkeroz andreak eroan bear daben bizi bide edo bizi lege errukarria be agertu eutsan.

Eta bikarioak, ten asko barik, bear ebana ta zerbait geiago jakin eban.

- Datorrenerako izenagaz be gogoratu bearko da ta ori, guk santuen barri ez dakigu ta....

- Noizko?
- Noizko? Arima pielen argitan jaio bearko dau, izurdea nai mielga izan, denporak orduan izango dira-ta.

- Santos, orretara?
- Santos? Auzokoak bizi guztian irrika ibilteko? Ez.

Bizardun gizonen izena billatu niri, beata txotxiñen izenak barik.

- Dana dala.

Denporak izango dira testigu.

Ori ba litz burukomiñik andiena...!.

Beste alderdian.

Ondarroa'ko albisteak ixilik eta ixileko lez artu ondoren, On Paskal'ek garbi agertu eutsazan Lore'ri pentsatu, jakin, igarri eta gertutakoak.

Berea bezin aundi da zure errua, Lore.

Ulea erakusteko al da bakarrik kaskarra?.